Ikerketa beka 2010
Eusko Ikaskuntzak, On Jose Migel de Barandiarani 1979. urtean egin zitzaion omenaldia zela eta, urteroko Ikerketa Beka sortzea erabaki zuen, hain zuzen ere omenaldia haren ikerkuntza lanaren jarraipenean islada ahal zedin.
Beka honek ondorio guztietarako honela izendatuko da: “BARANDIARAN FUNDAZIOA: JOSE MIGEL DE BARANDIARAN IKERKETA BEKA”.
EUSKAL HERRIKO ARKEOLOGIA ETA ETNOLOGIA izango dira beka horren ikerketa gaiak, aldizkako ordenan, diziplina horietaz arduratu baitzen gehienbat On Jose Migel Barandiaran.
Beka honek Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Foru Diputazioen babesa izan zuen, beren ekarpen ekonomikoarekin gure herrialdearen ikerketaren garapen handiagoari lagundu nahi ziotelarik.
1988an Eusko Ikaskuntzak bere Jose Migel de Barandiaran Fundazioaren emaitza egin zion Beka honi sorrera-ondasun gisa.
Gaia
2010ko deialdiari dagokion beka Arkeologia alorreko ikerketari eskaini zaio.
Soilki lan argitaragabeak eta izaera propioa dutenak finantzatu ahal izango dira, eta ez neurri handiagoko beste proiekturen baten zati direnak ez eta Beka honetan eskatzen denaz beste finantziaziorik dutenak.
Epaimahaiak Beka hau esleitu gabe utz dezake, baldin eta epaimahai horren irizpidearen arabera aurkezturiko proiektuek ez badituzte behar adinako baldintzak eta garantiak eskaintzen.
Hautagaiak
Beka honetara bai norbanakoak eta bai hartarako eraturiko lantaldeak aurkeztu ahal izango dira. Bigarrenen kasuan, proiektuaren arduradun-zuzendari batek ordezkatuko du lantaldea.
Beka honen emakidari doakionez, euskaldunek edo Euskal Herriko lurralde guztietan egoitza kreditatua izan eta eskuarki euskal kulturaren alor horietan lanean ari diren pertsonek aurkeztuko dituzten lanek izango dute lehentasuna.
Bekaren emakida-baldintzak ez betetzeak edo aurreko deialdiren bati dagokion lana amaiturik entregatu ez izanak eskabide horien arduraduna desgaitzen du hurrengo beketan aurkezteko, halakoaren egoera argitu bitartean.
Iraupena
Beka honek bi urteko iraupena izango du. Lan amaitua bekaren onarpenetik bi urte t'erdiko epearen barne entregatu beharko da.
Zuzkidura
Bekaren zuzkidura 16.500 eurotakoa izango da.
Sortzapenak
Bekaren zuzkidura bost sortzapenetan banatuko da, 2.000 eurotakoak lehen laurak (lanaren hasieran eta lehen hiru seihilabetekoen amaieran, seihilabetekoari dagokion txostena hartu ondoren) eta 8.500 eurotakoa azkena, lana amaiturik, argitaratzeko euskarri egokian entregatu ondoren.
Dokumentazioa
Hautagaiek ondoren adierazten den dokumentazioa igorri behar dute Jose Miguel de Barandiaran Fundaziora:
- Hautagaiaren eskabidea eta lantaldea izanez gero, taldearen ordezkariarena.
- Hautagaiaren curriculum vitae arautua eta lantaldea izanez gero, taldekide guztiona, egindako ikasketak, buruturiko iharduera profesionalak, egindako ikerlanak, lorturiko sariak, argitalpenak, etab. azalduko direlarik bertan.
- Eskabide indibiduala denez, eskatzaileak antzeko bekaren edo aginduriko lanen baten onuraz gozatzen ari den agertarazi beharko du.
- TXOSTEN xehea egin beharreko lanari buruz, ondoko puntuok agertarazi beharko dituena:
- Lanaren interesgarritasuna
- Lanaren zabalera
- Ikerketa epeak
- Erabili beharreko metodologia
- Lan guneak
- Eskumeneko baliabideak
- Gastuen aurrekontua
Dokumentazioa aurkezteko epeak
Aurreko atalean aurrikusitako dokumentazio guztia, 2009ko abenduaren 31 baino lehen, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren bulegoetara bidali behar da (General Alava, 5-1º. 01005 VITORIA-GASTEIZ).
Egun berean Postetxean utzitako proiektuak onartuko dira, baldin eta proiektua posta ziurtatuz bidali dela fax bidez egiaztatzen bada, Postetxeko egiaztagiria erantsiz. Betebehar hori gabe, bidalketa ez da baliozkoa izango.
Bekadunen eginbeharrak
Bekaren onarpena idatziz adieraztea, Bekaren emakida egunetik hilabete bateko epean.
Lanaren garapenari buruzko hiru seihilabeteko txostena bidaltzea, aurkezturiko Txostenean ezarritako egitarauaren araberakoa.
Egindako lanei buruzko oharpen, zirriborro, aurrerapen eta emaitzak Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren esku izatea.
Aurrikusitako planari edo ikerketa lantaldearen osaketari dagozkien aldaketak jakinaraztea, halakoak ezin burutuko baitira Jose Miguel de Barandiaran Fundazioaren berariazko baimenik gabe.
Bekaren amaieran, sei hileko txostenaren ordez amaierako lana aurkeztu beharko da, ondorengo lau hizkuntzetan idatzitako laburpen zabal batez: Euskara, Gaztelania, Frantsesa eta Ingelesa. Laburpen horren testua paperean eta euskarri informatikoan entregatu beharko da.
Azken lana aurkezteko gehienezko luzapena urtebetekoa izango da. Modu honetan ez dira iraungo 3 urte baino gehiago Bekaren emakida egunetik, azken lanaren aurkezpenerarte.
Lanen jabetza
Egileak lanen jabe intelektualak izango dira. Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak beretzat hartzen du ikerketak, osorik edo partez, argitaratzeko eskubidearen lehentasuna; kasu horretan, bekadunak uko egiten dio egile-eskubideak kobratzeari.
Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak eskubide horren erabilera lanaren behin betiko harreratik urte beteko epean adierazi beharko du eta bi urteko epea izango du argitalpena burutzeko; aldi hori iraganik, egileak lana bere kabuz argitaratzeko ahalmena izango du, beti ere harturiko Beka aipatu beharko duelarik.
Fundazioa argitaratutako material grafiko eta idatzien original edo kopia baten jabea izango da.
Epaimahaia
Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak epaimahaia hautatuko du Beka honi dagozkion diziplinetan aditu ezagutuak direnen artean.
Bekaren emakidaren emaitza dokumentazioak aurkezteko epetik hiru hilabetera ezagutaraziko da.
Beka eskuratu ahal izateko eskabidea aurkeztean, pertsona edo talde eskatzaileak epaimahaiaren erabakia onartuko du.
Gorabeherak
Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak Beka bideratzerakoan gerta litezkeen gorabeherak ebatzi ahal izango ditu, ondoko errekurtsorik gabe, eta laguntza ondoriorik gabe utz dezake, onuradunak aurreko ataletan adierazitako betebeharrak betetzen ez baditu. Ildo beretik, baldintza horiek betetzen ez badira, Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak ordainduriko diru kopuruaren itzulera erreklamatu ahal izango du.