Euskara | Castellano | English | Français
Bilatu    
   TOKIA: Euskara/ Argitalpenak/ Bildumak/ Eusko Folklorearen Urtekaria
J.M. Barandiaran
Biografia
Bibliografia
Berriak
J.M.B. Fundazioa
Aurkezpena
Historia
Estatutoak
Helburuak
Fundatzaileak
Patronatua
Argitalpenak
Bildumak
2010ko katalogoa
Bekak
Aurreko Bekak
2010 Beka Baseak
Denda
Sara Bilduma
Eusko Folkorearen Urtekaria
Barandiaran Bilduma
Eskariak

 EUSKO FOLKLOREAREN URTEKARIA

Euskal Folklorearen urtekaria Jose Migel Barandiaranek sortu zuen 1921 urtean, eta Eusko Ikaskuntzaren argitarapen gisa kaleratu zen. Argitarapen hau da, hortaz, Euskal Herrian gaurregun argitaratzen diren zientzi aldizkarien arteko zaharrena.

Bere ibilbide luze eta abenturagarrian bi etapa nabarmentzen dira: lehenengoan 14 bolumen eman ziren argitara 1921 eta 1935 urtean bitartean. Gerrate zibilaren eta bertako zuzendariaren eta lankideen atzerriratzearen ondorioz argitarapena eten egin zelarik, bigarren etapan abiatu zen Aranzadi Zientzi Elkartearen argitarapen gisa eta fundatzailearen zuzendaritzapean. 1955tik 1981ra arte doan etapa honetan 16 bolumen eman dira argitara. Eusko Ikaskuntza osoki 1978 urtean berreraiki zelarik, eta Aranzadi Zientzi Elkartearekin adostasunean, Eusko Folklorearen Urtekaria berriro ere Eusko Ikaskuntzaren argitarapen izatera iragan zen. 1988ko urtean Eusko Ikaskuntzak, fundazio ondasun gisa, Eusko Folklorearen Urtekaria ematen dio Jose Miguel de Barandiaran Fundazioari.

Urtekariak euskal etnografia alorrean egindako ikerlanak jasotzen ditu funtsezki, nahiz eta bolumen batzuetan historiaurre eta paletnografia alorretako ikerlanak ere sartzen diren barnean.

Egundaino argitaratu diren 48 bolumenek etnografi material-bilduma osatzen dute eta tradiziozko euskal kultura ikertzen ari direnentzako ezinbesteko dira kontsultarako.

Aldizkari honetako lankideen artean, beste batzuen artean, J.M. Barandiaran, M. de Lekuona, T. de Aranzadi, Caro Baroja, Jesus Mari Larrea, J. Agirre, J. Garate, Juan Garmendia, G. Lacombe, A. Irigarai, Gerardo Lopez de Guereñu, Thalamas Labandibar, J.M. Ugartetxea, Philippe Veyrin e.a. aipa ditzakegu.


 

imagen



Inprimatu  Bidali posta elektroniko bidez 


Eremu pribatua
Erregistratu
Erabiltzailea
Gakoa
   Gakoa gogoratu
Patronos
Hasiera Hasiera Kontaktua Kontaktua  Orria gomendatu Orria gomendatu Hasierako orri gisa jarri Hasierako orri gisa jarri 
Copyright © 2006 Dynamic Macroweb & Design S.L. Eskubide guztiak babestuak.
DMacroWeb-ek eraikitako web orria DM Corporative erabiliz v 3.1