Jose Migel Barandiaran Katedra martxan da
2023.03.17
Euskal Herriko Unibertsitateak Donostian duen campuesean egin da katedraren aurkezpen ekitaldi instituzionala.
Elkarlanaren fruitu da abiatu berri den Jose Migel Barandiaran Katedra: Fundazioak Eusko Ikaskuntzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Ataungo Udalarekin eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin batera sustatua izan da.
Katedraren zuzendari izango den Jose Antonio Mugikaren, Josu Ozaita antropologo eta Barandiaran Bekan sarituaren eta Miren Ayerdi arkeologoaren hitzaldiekin hasi da aurkezpena, eta ordubete inguru iraun duen ekitaldian, gainera, parte hartu dute instituzio bakoitzeko ordezkariek: Ixone Fernandez de Labastidak (Jose Miguel de Barandiaran Fundazioko lehendakaria); Ana Urkizak (Eusko Ikaskuntzako lehendakaria); Sebastian Zurutuzak (Gipuzkoako Foru Aldundia); Martin Aramendi (Ataungo alkatea); Eva Ferrereirak (Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea).
Informazio gehigo: Jose Migel Barandiaran Katedraren aurkezpena Sara Etxean