Lemoako Arlanpe haitzuloa Oxford Journal of Archaeology aldizkarian
2015.11.19
Joseba Rios Garaizar, Diego Garate eta Asier Gómez-Olivencia ikerlariek (Barandiaran Beka 2010), Raphaëlle Bourrillon eta Theodoros Karampaglidis kideekin batera The Venuses Block From Arlanpe Cave (Northern Iberian Peninsula): Implications for the Origins and Disperion of Gönnersdorf-Lalinde Style Depictions Throughout the European Magdalenian izeneko lana publikatu dute Oxford Journal of Archaeology aldizkarian.
Hain zuzen ere, Joseba Rios Garaizar 2010eko Barandiaran Beka jaso zuen lantaldearen zuzendaria izan zen eta berarekin batera aritu ziren ikerketa lanetan, besteak beste, Garate eta Gómez Olivencia. Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak finantzatutako ikerketa lan hartan ere Lemoako Arlanpe kobazuloa izan zuten ikerketa-gai.
Bekaren emaitza Las ocupaciones humanas de la cueva de Arlanpe izan zen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren KOBIE aldizkarian argitaratu zen 2013an.